XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

11.- FUNTZIO ZIRKULARREEN AZTERKETA

Hemendik aurrera unitatezko zirkunferentzia hartuko dugu; hots, zentrua koordenatu-jatorrian duena eta r=1 erradioa duena.

Angeluak edo arkuak neurtzeko unitateen artean, gehienik radiana hartzen da.

Badakigu nola erlazionatzen diren unitate batzuk eta besteek.

11.1. SINU FUNTZIO ZIRKULARRAREN DEFINIZIOA

Sinu funtzioa aplikazio bat da, edozein x- i y bat dagokiolarik; hots, y = f(x) = sin x

Funtzio honek R-ko edozein x zenbaki bat (-1,1) tarteko zenbaki erreal batekin lotzen du; hau da, y batekin non baita.

Alderantziz, (-1,1) tarte honetako zenbaki bakoitza zenbaki erreal baten irudia da.

11.2. SINU FUNTZIOAREN ZENBAIT PROPIETATE

1.- Periodikotasuna. Sinu funtzioa periodikoa da, eta bere periodoa 2 da.

Izan ere:

Honek zera esan nahi du: -ren multiplo batez diferentziatzen diren zenbaki guztiek sinu berdina dutela.

2.- Funtzio bakoitia. Edozein x-entzat (x R-koa), zera dugu: sin (-x) = -sin x.

Hots, sinu funtzioa funtzio bakoitia da. (ikus 2 irud).

Bakoitia izateagatik funtzio honen grafikoa simetrikoa da koordenatu-jatorriarekiko.